Hasiera

Matxingonea



Leorlas auzoa, 31711 Urdax (Nafarroa)
948 - 599 240



--Ongi etorri
Matxingonea landetxearen web orrira. Hemen, etxeari buruzko informazio guzia aurkituko duzu: Landetxea 2 apartamentuk osatzen dute, Matxingonea I eta Matxingonea II. Biak lehenbiziko pisuan daude eta guztiz amueblatuak eta prestatuak daude. Gainera, etxeko jardinean mahaiak, aulkiak, iturri bat, erretoki bat eta ttikienendako kolunpioak daude beraietaz gozatzeko.

» Matxingonea etxea Urdazubi herriko Leorlas auzoan dago. Urdazubi Nafarroako iparraldean kokaturik dago, Frantziako mugan beran eta Kantauri kostatik hurbil.

Informazio gehiago nahi izanez gero ezker aldeko menu ezberdinetan sartzen ahal zara. Zalantzaren bat izatekotan gurekin harremanetan jarri zaitezke bai telefonoz bai korreo elektronikoz.

Gure etxea eta hurbileko xokoak ezagutzera gonbidatzen dizugu. Ingurune paregabe honetan egun lasai eta zoragarriak pasatuko dituzu. Ez zara damutuko.

.