Ongi etorria

Matxingonea Landa Etxea

Urdazubin, 500 biztanle inguru dituen herrian, kokapen ezin hobea duen Leorlas auzoan, Matxingonea landa etxea dago, interesezko guneetatik hurbil, bertzeak bertze, leizeak 400 metrotara daude, edo herrigunea km bakarrera. Etxea iduzkitsua da, naturaren erdian dago, belaiez inguratua eta errekatxo bat hurbil daukalarik.

XVIII. mende akabaiako baserria da, erabat zaharberritua, baino lehenagoko zapore eta gaurkotasunean eskatzen den erosotasunaren arteko nahasketa atsegin bat da.

Etxearen lehendabiziko solairua, bitan zatitua dago, batean nagusiak bizi gara, eta bertzean bi landa apartamentuak aurkitzen dira.

Aurkezpen bideoa

 

Apartamentuak

 

bot ini_matxingonea1b
bot ini_matxingonea2b

Etxea eta gure inguruak pertsonalki ezagutzeko gonbidapena luzatzea bertzerik ez zaigu gelditzen, lasaitasunaz eta naturaz disfrutatu nahi baduzu, aukera egokia da.